Kirol ekintzak
 
 
 
   
 
 
 
 
 
 

 

2010ko Albisteak


Abenduak 24

XXXII ELKARTE ARTEKO EHIZA TXIKIA TXAKURRAREKIN TXAPELKETA

Bigarren jardunaldia jokatu ondoren, Ramon Izaguirre izan zen XXXII Elkarte arteko Ehiza Txikia txakurrarekin Txapelketaren irabazlea 1.016 puntureken.

Iñaki Loyarte eta Iñaki Esnal sailkatu ziren bere atzetik bigarren jardunaldi ederra egin ondoren. Laugarren postuan Emilio Crespo geratu zen.

24 ehiztari parte hartu zuten txapelketan.

Sailkapenak

 


Azaroak 30

migel arraras ulayar ren heriotza

Joan den igandean azaroak 28ean, Txantxangorriko bazkidea Miguel Arraras Ulayar, hil zen.

Elkarteko zuzendaritza eta bazkide guztiek partetik, gure doluminik beroenak adierazi nahi dizkiogu bere familiari.

Goian bego

 


Azaroak 17

elkarte mailako itsasoan arrantza Txapelketa pasaian

Joan zen igandean, 20 000 pertsonak Behobia-San Sebastian lasterketan parte hartzen zuten bitartean, Mons elkarteak elkarte-arteko Itsas-arrantza txapelketa antolatu zuen.

150 partaide izan ziren eta nahiz eta eguraldi txarra izan arrain pieza onak harrapatzea lortu zuten.

Gure taldekoak lortu zituzten:

Dani, bi karraspio
Javier Egibar, bi karraspio
Patxi Clemente, barbarin bat

Pasaiako badian ateratako argazkia

 


Urriak 27

2010 gabonako loteria

Hurrego azaroak 11 arte gordeko dira Txantxangorriko bazkideentzako gabonetako zozketaren 20059 zenbakiko txartelak.

Egun hortatik aurrera, banatuko dira nahi duen pertsonantzako.

 

 


Urriak 26

antonio liceaga arrietA ren heriotza

Joan den astelenean urriak 25ean, Txantxangorriko bazkidea Antonio Liceaga Arrieta, hil zen.

Elkarteko zuzendaritza eta bazkide guztiek partetik, gure doluminik beroenak adierazi nahi dizkiogu bere familiari.

Zure oroimena beti izango da gure bihotzean

Goian bego

 

 


Urriak 16

Elkarte mailako arrantza Txapelketa deban

Joan zen igandean urriak 10, Goierri elkarteak antolatuta jokatu zen Debako itsasoan Elkarte mailako arrantza Txapelketa.

Txantxangorri taldekoak nahiko ondo sailkatu ziren, Javier Eguibar 17 garren postuan, Adriana Alexandru 28 garren eta Daniel Calvo 37 garren.


Arrantzatutako arraiak:

Javier Eguibar
Adriana Alexandru
Daniel Calvo
Muxarra 250 grs.
Durdo 390 grs.
Muxarra 265 grs.
Durdo 249 grs.
 
 
Durdo 205 grs.
 
 

 

 


Urriak 10

OILAGOR HARRAPAKA - federazioren OHARRA

Gipuzkoako Ehiza Federazioak honako hau argitaratu du:

Denboraldi honetan, Gipuzkoan, ehizan aritu nahi duten ehiztari guztiek harrapaketen parte hau eskuratu beharko dute, eskuratzeko unean adierazi beharko dute normalean non aritzen diren ehizan, eta araubide bereziko gune bakar bat hautatzeko aukera izango dute.

Informazio gehiago hemen

 


Urriak 2

LARREGAIN ETA AZKETAko POSTUEN ZOZKETA

Urriak 2tik aurrera, hasi dira Larregain eta Azketarako postuen zozketak.
Zozketa arratzaldeko zortziretan izango da elkartean eta parte hartzeko, dokumentazioa aldean ekarri beharko da.

 


Urriak 1

txantxangorriko XXVII Sagardo Lehiaketa

Andoaingo sagardogilea Gaztañaga izan zen oberena irailak 24ean Txantxangorriko XXVII Sagardo Lehiaketarako elkartu ziren 156 mahaikideentzako.

Kronika
Lehenengo sailkatuak

Afaria ondoren Txapeldunak jazo zuen Txantxangorriko txapela eta baita ere Industrial Borobil S.A. emandako trofeoa.

Bigarren eta hirugarren postuan gelditu ziren Astigarragako Bereziartua eta Zubietako, Astiazarán.

Iazko irabazlea Rufino sagardotegia, laugarren postua lortu zuen.

2010 edizioko sailkapena

Postua
Sagardogilea
Totala
Trofeoa
1
 Gaztañaga
1240
Borobil
2
 Bereziartua
1169
Suc. R. Imaz
3
 Astiazarán
1163
Dimarpe
4
 Rufino
1134
Tximparta
5
 Oyarbide
1133
  
6
 Zelaia
1130
  
7
 Elorrabi
1113
  
8
 Otsua-Enea
1076
  
9
 Irigoien
1076
  
10
 Lizeaga
1071
  
11
 Irizar
1067
  
12
 Itsasburu
995
  
13
 Olaizola
987
  
14
 Petritegi
986
  
15
 Sarasola
947
  


Irailak 28

wukrorekin elkartasun eguna

Kronikako argazkia

Aurten Angel Olaranek parte hartu du Txantxangorriko elkartean egindako bazkarian irailak 28an igandian Wukro herriari laguntzeko.

Ia 200 pertsona elkartu diren bazkariak eman dio amaiera Hernanin Wukroren alde izab diren elkartasun jardunaldiei.

 


Abuztuak 4

juan miguel echeverria goÑI ren heriotza

Joan ze igandean abuztuak 1 ean Juan Miguel Echeverria Goñi, Txantxangorriko bazkidea hil zen.

Elkarteko zuzendaritza eta bazkide guztiek partetik, gure doluminik beroenak adierazi nahi dizkiogu bere familiari.

Goian bego.

 

 


 

Uztailak 27

elkarte mailako EHIZA IBILBIDEAK

Lazaro Oyarbide y J.Luis Argote

Lazaro Oyarbide izan zen Oiartzungo Arkale tiro-lekuan jokatu zen 2010ko Elkarte Mailako Ehiza Ibilbideak joan den uztailak 24ean. Hogeita bi plater hautsi zituen hogeta bostetik Jose Luis Argote, bigarren eta Antonio Redondo hirugarren postuan, biok 22 platerekin ere, gaindituz.

Tiraketa bukaeran sari banaketa egin zen eta ondoren, Txantxantxangorri elkarteak gonbidatu zituen partaide guztiei aperitibobatera. Baita ere zozketatu ziren bi pertsonantzako afari edo bazkari bat Errioguarda jatetxean eta Mari Fe arrandegian erosteko txartel bat.

Erregulartasun Saria 2010ko azken proba izan da hau eta Jose Luis Argote irabazi du 85 punturekin. Bigarren Asier Tejada eta hirugarren Cristobal Barragán.

Tiraketaren emaitzak

2010 Erregulartasun Saria

 

 


Uztailak 5

Txantxangorri Sari Nagusiko itsasoan arrantzan probintzi mailako X Txapelketa

Joan zen igandean uztailaren 4ean, jokatu zen goizeko bederatzitatik eguerdirarte Donostiako kostan eta Txantxangorrik antolatuta, Txantxangorri Sari Nagusiko itsasoan arrantzan probintzi mailako X Txapelketa.

Patxi Clemente musharra batekin

Ia 141 arrantzalek parte hartu zuten eta haietatik 36 arrapatu zituzten 51 arrai.
La Zurriola-A elkarteko Iker Arrillaga Corta izan zen irabazlea. Bera izan zen ere arrain handiena lortu zuen arrantzalea, 1.159gr ko karraspio bat.

Gure elkarteko oberenak Ignacio Irigoien, laugarren postuan sailkatu zen. Hamaseigarren eta txapelketako lehenengo emakumea Adriana Alexandru. Bere atzetik Francisco Clemente 18garren, Juan Jose Iturralde 26garren eta Javier Parra 33garren.

Elkarte artean Mons-A izan eta Txantxangorri bigarren.

Beteranoen oberena Mons-Ako Javier Luquin izan zen eta gazteen artean, Anade-A ko Julen Espilla.

Txapelketa ondoren elkarteko lorategian zariak banatu ziren.

Txantxangorriko taldea

Sailkapenak

 


Ekainak 29

Probintzi mailako 2010 San Joan tiraketa

Oso egun zoragarrian jokatu zen joan zen ekainak 26an, Probintzi mailako 2010 San Joan tiraketa hobi-unibertsala modalitatean.

Hogeita hiru tiratzaileak parte hartu zuten eta guztiek lortu zuten sari bat edo beste.

Azkenean, bi lehenego tiratzailen enpatea hausteko beste tiraldi bat egin behar izandu zuten irabazlea erabakitzeko.

Asier Tejada hautsi zituen bigarrengo aldiz 25 plater eta horrela lortu zuen txapela. bigarrena berriz, J. Luis  Argote.

Tiraketa bukatu ondoren, bi afari Santa Bárbara eta Portu Etxe jatetxetan zozketatu ziren partaide guztien artean.

 

Sailkapena

 


Ekainak 6

HAURRENTZAKO HERRI MAILAKO MIGUEL OLLO KARABINA TIRAKETA TXAPELKETA MEMORIALA

Jarrita dago inskripzio horria elkarteako iragarki taulan Haurrentzako herri mailako Miguel Ollo karabina tiraketa txapelketa memorialaren parte hartzeko.

Hala izago dira tiraketak:

  • Lehenengo kanporaketa ekainak 19 larunbata
  • FINALA ekainak 23 asteazkena

Txantxangorri elkarteko lorategian egingo da.
10-16 urte bitarteko neska-mutilek parte har dezakete. Bi sailkapen izango dira: bata 10-13 urte bitarte eta bestea 14-16 urte bitarte. Sari garrantzisuak banatuko dira, lehenengoari karabina bat.

 

 


Ekainak 3

XXXVIII EHIZA TXAKUR LEHIAKETA

2010 Sanjuanetako festa egitarauaren barruan, Txantxangorrik antolatu du Urnietan hurrego igandean ekainak 13an Xoxokako zelaian XXXVIII Ehiza Txakur Lehiaketa herritarra eta probintziala.

Hasiera goizeko 9etatik aurrera izango da eta izen-ematea, 8:30 etatik 9 etara.

Txantxangorri elkartea da antolatzailea Hernaniko Udalaren laguntzarekin.

  2009ko emaitzak
PROBINTZIALAK
DOLA DE UBARBU (Espagniel Breton) Jose Luis Perez Vacas
SULTAN (Espaniel Breton) Jose Luis Perez Vacas
BRITANIARRAK
CATI (Pointer) Javier Oinaederra
BETTI (Seter Ingles) Santiago Bernardo
BERTAKOAK
TXIKI (Espaniel Breton) Mauricio Lopez de Zubiria
BETI (Seter Inglesa) Joaquín Izeta

 

 


Ekainak 2

Ehiza postuaren jabe eta laguntzailearentzat afaria

cena para los colaboradores de los puestos de caza

Joan ze ostiralean ekainak 14ean, elkarteko zuzendaritzak konbidartu zituen ehiza postuko zelaiaren jabeei.
Parte hartu zuten ere ehiza ataleko koraboratzaileak eta giro ederra egon zen.

 

Sakatu argazkiak handiago ikusteko

 

 


Maiatzak 12

2010 Elkarte mailako trap bikoitza plater tiraketa

  Asier Tejada eta Oskar Redondo

Ez zen emaitzarik onenak lortzeko egun egokiena izan joan zen larunbata, maiatzak 15a, izan ere, Santa Barbarako tiro eremuan, Elkarte mailako TRAP BIKOITZA plater tiraketa ospatu behar zen, baina, euria eta haizeak ezinezkoa egin zuten eta azkenean trap bikoitza modalitatean egin zen tiraketa.

Asier Tejadak irabazi zuen lehenengo mailan 30 plateretatik 19 botata eta Oskar Redondo bigarren geratu zen 30etik 17 botata.

2010eko Erregulartasun Sariko azken jardunaldian faltan, Oskar Redondok jarraitzen du lehenengo postuan 69 platerekin, bigarren Asier Tejada 66 platerekin eta hirugarren Luis Garayar 63rekin.

Azken tiraketa Federazioko Arkale tiro eremuan egingo da uztailaren 24ean ehiza ibilbideak modalitatean.

Emaitzak

2010 Erregulartasun Saria

 


Maiatzak 11

Euskadiko Amuarrain arrantza gazte txapelketa

Joan den igandean, hilaren 2an, jokatu zen Oria ibaian Euskadiko Amuarrain arrantza txapelketa eta Alex Ugalde epeletar gaztea izan zen irabazlea. Froga bi saio ezberdinetan ospatu zen eta Alex bigarren geratu zen lehenengoan sei amuarrainekin eta lehenengo postuan bigarren saioan beste sei amuarrainekin.

Erregulartasun horrek eman zion txapelketa eta horri esker ekainaren 24an, Teruelen ospatuko den Espainiako txapelketan Euskadi ordezkatuko duten lau arrantzale gazteetatik bat izateko eskubidea lortu du.

Joan den apirilaren 18an Txantxangorri elkarteko txapelketan ere lehenengo postua lortu zuen, bai bere mailan eta baita amuarrain handiena lortzearenean ere

San Juanetako Txantxangorriko gazteentzako tiro eta arrantza txapelketetan Alex ez dela egongo jakiteak pena ematen digu, baina, Terueleko txapelketan paper ona egitea opa diogu eta ahalik eta gehien gozatzea.

Elkartetik Alex zoriondu eta garaipenak lortzen jarraitzera animatzen dugu.

 


Maiatzak 5

txantxangorriko senda vivara ibilaldia

Txantxangorri elkarteak antolatu du hurrengo ekaiak 12ako Senda Vivara ibilaldia.

Izena emateko epea irekita dago, autobusaren berrogeita amar eserleku osatu arte.

Hauek dira prezioak:
Helduak, 25 euro.
11-14 urteko haurrak, 20 euro.
5-11 urtekoak, 15 euro.
5 urte baino gutxiago, dohan.

EZ dago bazkaria prezioaren sartuta.

Izan ematea egin dezake elkarteko bulegoan 10etatik 12,30ra eta 19tik 20ra. Urtero bezala bidaian zehar antolatuko dira argazki, marrazketa eta idazketako lehiaketak. Ez da faltako ere txiste lehiaketa.

Aurten ezin izango da bazkaria aurretik enkargatu, horregatik bakoitzak aukeratu dezake non bazkaldu. Prezioak 6 eta 9 euro artean dira.

Goizako 8,30tan aterako da autobusa eta arratzaldeko 20tan itzuliko da.

Parkearen planoa


Maiatzak 3

"Larrieu Freres" empresaren aurkezpena

Burdeosetik idatzi digu Beatriz Iglesiasek ezagutarazteko LARRIEU FRERES SAS www.larrieufreres-filets.com empresa, Burdeosen dogoen sari fabrikatzailea.

1622tik egiten dituzte edozein neurri eta klasetako sariak: batez ere arrantzarako, baratza edo zuhaitzak babezteko, hegazti kontrako, arrain-hazkuntza edo piszikulturantzako, ehizarako, medusen kontrako eta baita ere soka, tranpak eta abar.

 


 

Apirilak 26

Elkarte mailako HOBI-UNIBERTSALA plater tiraketa

Cristobal Barragán 25 platerekin lehenego mailan eta Oskar Redondo 24 platerekin bigarrenean, izan ziren lehengo larunbatean apirilak 24ean jokatu zen Santa Barbarako tiro eremuan Elkarte mailako HOBI-UNIBERTSALA plater tiraketan.

Tiratzaile gutxi elkartu ziren Oskar Redondo sailkapen buru izatera pasa duen 2010ko Erregulartasun Sariko baliagarri den hirugarren proban.

Hurrengo proba maiatzak 15ean izango dan Santa Barbarako tiro eremuan Elkarte mailako plater tiraketa TRAP-BIKOITZA modalitatean

 

Emaitzak

Eregulartasun saria 2010

 


Apirilak 19

Xl Elkarteko Amuarrain Arrantza Txapelketa

Apirilaren 18an ospatu ziren Urumea ibaian Txantxangorri Elkarteak antolaturiko Amuarrain Arrantza Txapelketak.

Batetik, XL Elkarteko Amuarrain Txapelketa ospatu zen, partehartzaile bakar batekin. Arrantzaleak ez zuen baliozko amuarrainik harrapatzea lortu, eta hala, saria ezin izan zuen inork eraman.

Bestetik, gaztetxoentzako txapelketa antolatu zen eta 14 urtez azpiko 13 arrantzalek hartu zuten parte, horietatik zazpik amuarrain bat gutxienez harrapatzea lortu zuelarik. Guztira 25 amuarrain harrapatu zituzten, 8,6 kiloko pisuarekin. Espero bezala Alex Ugaldek irabazi zuen, izan ere, Gipuzkoako Txapelketan laugarren postua eskuratu berri zuen. Gainera, amuarrain handiena harrapatu zuen, 518 gramoko pisuarekin.

Alebinen kategorian, Erlantz Ortegak irabazi zuen, bi amuarrain kilo baino gehiago harrapatzea lortuta. Bigarren Iker Anaut izan zen eta hirugarren Aiur Elizegi. Hurrengoak Asier Santana eta Alain Aguirre izan ziren.

Larunbatean Gipuzkoako Arrantza Federazioko guardek lagunduta 50 kilo amuarrain askatu ziren Landare rugby zelaiaren aurrean.

 Argazkiak  

 Sailkapena

 


Apirilak 17

AFARIA ETA 2010KO MUS TXAPELKETAko SARI BANAKETA

Giro ezin hobean ospatu zen zuzendaritza-batzordeak Txantxangorriko 2010eko Mus Txapelketako irabazleei eskeiniriko afaria.

Sari asko izan ziren lehen lau sailkatuentzat, garaikurrak finalistentzat eta txapelak Bixente Goikoetxea, banakako txapelketako irabazlearentzat eta Txitxo eta Aritz, binakako txapeldun gelditu zirenentzat.

Horrez gain, afari baten zozketa egin zen eta gainera, Orioko spa zentroan saio bat oparitu zitzaien txapeldunei eta zozketa bidez, Etxarri-Enrique bikoteari eta Fernando Galan partehartzaileari.

Hemendik, gure esker ona adierazi nahi diegu garaikur eta sari desberdinen dohaintza egin duten laguntzaileei eta baita sukaldari-taldeari ere, oso afari ona prestatu zutelako.

Sari banaketako argazkiak

Sailkapenak

 


Apirilak 5

jose antonio cuesta zubillaga ren heriotza

Joan den ostegunean apirilak 1ean, Jose Antonio Cuesta Zubillaga, Txantxangorriko bazkidea hil zen.

Elkarteko zuzendaritza eta bazkide guztiek partetik, gure doluminik beroenak adierazi nahi dizkiogu bere familiari.

Goian bego.

 

 


 

Apirilak 1

Gipuzkoako arrantza federazioa 2009ko sari banaketa festa

Joan zen ostegunean martxoak 18an Tolosako Fronton Jatetxean egin zen Gipuzkoako arrantza federazioa 2009ko sari banaketa festa.

Sarituak Gipuzko gazte maila txapelketan izan ziren Txantxangorriko kideak, Alex Ugalde bigarrena eta Aitor Ormazabal hirugarren.

Alex Ugalde
Aitor Ormazabal

Sakatu argazkietan handiagoak ikusteko

 

Alex Ugaldek irabazi zuen joan den urtarrilak 23an "Villa de Andoain" arrantza txapelketan Leitzaran ibaian.

Alex Ugalde eta bere bikote Aitor Urruzuno lortu zuten lehiaketako txapela eta baita ere arrapatu zituzten arrai gehienak. Guztiez 30 ale.
Argazkian, Urruzuno y Ugalde, irabazitako txapelakin, José Luis Vela zinegotziaren ondoan.

 


Martxoak 28

Elkarte mailako plater tiraketa TRAP AMERIKARRA

Oskar Redondo tiraketa ondoren

Oskar Redondo izan zen irabazlea joan zen larunbatean martxoak 27an jokatu zen Santa Barbarako tiro erenuan Elkarte mailako Trap-Amerikarra Plater Tiraketa.

15 tiro asmatu zituen 15 etik gaindituz Iñaki Urdampilleta bigarrena sailkapenean eta Luis Garayarri hirugarren, biek 14 platerekin.

Platera lehenengoan puskatzea delarik probaren zailtasun nagusiena.

2010ko Erregulartasun sariko bigarrena proba da

Emaitzak

 

 


 

Martxoak 19

Ohiko Batzar Orokorra

Joan zen igandean martxoak 14en egin zen giro onean Ohiko batzar orokorra.

Onartu ziren aztergai guztiak eta zehasti ziren ere 2010ko kuotak eta ekintzak.

Zuzendaritzako kideak jarraituko dute urte bat gehiago.

Juan Cruz Muñoa lehendakariak amaitu zuen batzarra laguntza eskatzen bazkideei elkarteak antolatuko lan eta jardueretan.

 


Martxoak 15

MUS TXAPELKETAko finalak

Amaitu da Txantxangorriko mus txapelketa.
Txitxo eta Aritz osatutako bikotea izan da XLII Edizioko txapeldunak Jonkar eta Joseba irabazi ondoren finalean.
Banakako edizioan, Bixente Goikoetxea izan da txapelduna azken partidan irabazi ta gero Jose Leoneri.

Zorionak deneri.

Informazio guztia Mus atalean duzue.

 


Martxoak 1

Elkarte mailako plater tiraketa MINI-HOBIA

Hasi da Erregularitate Txapelketa "mini foso" modalitateko elkarte arteko tiraldiarekin.

Santa Barbarako tiro zelaian jokatutako proban, irabazleak, Iñaki Urdampilleta lehenengo mailan eta J. Luis Agote bigarrenean izan ziren, 15 plateretatik 13rekin eta 15 plateretatik 14rekin hurrenez hurren.

Emaitzak

Erregulartasun Saria 2010

 


Otsailak 13

eguneratuta tiroko informazioa

Oskar Redondoren laguntzari esker, 2010 urteko tiro-txapelketen egutegia iada prest dago. Tiro sekzioan ikus dezakezute.

2010ko Erregulartasun Txapelketa egun hauetan jokatuko da:

Otsailak 28, Mini Hobia
Martxoak 27, Trap Amerikarra
Apirilak 24, Hobi Unibertsala
Maiatzak 15, Trap bikoitza
Uztailak 24, Ehiza ibilbideak

 


Otsailak 4

Aldundiaren guardia postuko telefonoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak 943 000 420 telefono zenbakia edozeinen eskuragarri jarri du, isuriak, arau-hausteak, etab.-ei buruzko abisuak emateko.

Jasotako deiak lanean ari diren guardiei zuzendatuko zaizkie, salaketa egiaztatzeko helburuarekin.

 


Urtarrilak 17

HERNANIKO NEGUKO IRUDI EDERRAK

Iñaki Gago hernaniarrak galeria hau sortzeko erabili ditugun elkartearekin loturiko argazki eder hauek bidali dizkigu.

Argazki guztiak

 

 


 

Urtarrilak 12

EHIZA TXIKIA TXAKURRAREKIN TXAPELKETA

Joan zen ostiralean giro onean ospatu zen elkartean XXXI Elkarte arteko Ehiza Xehea Txakurrarekin 2009 Txapelketako parte hartzaileekin eginiko afaria.

Dakizuenez, Asier Arrizabalaga izan da aurtengo irabazlea, Emilio Crespo-ren aurretik geldituta.

Giselaren argazkian, Juan Antonio Beraza, hirugarren sailkatua, Juan Cruz Muñoa lehendakaria eta Asier Arrizabalaga, eta txapeldunaren txapela jarrita, ikusi ditzakegu.

 

 


Abenduak 31

2009 San Silvestre tiraketa

Tiratzaileen arteko giro ederrarekin eta parte-hartze handiarekin jokatu da urteko azken tiro-saioa, 2009ko San Silvestre-a, alegia.

25 plateretatik 25ak botata, Luis Garayar izan da frogako irabazlea, bigarren postuan Vidal Parra  24 platerekin geratu da, eta hirugarren,  plater kopuru berdina botata, Cristóbal Barragán izan da.

Argazkian Luis Garayar saria jasotzen, Oskar Redondoren eskutik.

 

 

Aipatzekoa da, oraingo honetan, 25 parte-hartzaileek jaso dutela saria eta horrez gain, 2009 urtea ondo bukatzeko Txantxangorri elkarteak lunch bat prestatu ziela.

 

Sailkapena

 

 

 
Ekintza sozialak
Mus-a
Elkartea
   
Albisteak