Kirol ekintzak
 
 
 
   
 
 
 
 
 
 

 

Urtarrillak 28

EHIZA XEHEAREN TXAPELKETA SOZIALEKO SARI BANAKETA

Giro polita bildu zen lehengo ostiralean, Urtarrilaren 27an, Txantxangorri elkartean egin zen afari eta ondorengo XXXIII. ehiza xehearen sari banaketan.

Direktibak, txapelketako onenei gonbidatu zien afarira, eta honen bukaeran, sari banaketa izan zen.

Iñaki Loyarte Arrarasek irabazlearen txapela jantzi zuen eta ondorengo sailkatuei ere, saria eman zitzaien.


Paco Roldan izan zen argazkilaria eta hemen sakatuz ikusi daitezke nahi izanez gero HEMEN

 

 


Urtarrillak 16

XXXIII Ehiza Xehea Txapelketa txakurrarekin

Urtarrilaren 8 eta 15ean Epel-Erreka eta Usoko-Erreka inguruetan jokatutako Ehiza txikia txakurrarekin txapelketan, Iñaki Loyarte Arraras izan zen onena. 26 ehiztarik hartu zuten parte.

Txapelketaren jardunaldi bakoitzean, 78 pieza askatu ziren, guztiak faisaiak edo eperrak. Faisai bakoitzak 100 puntu balio zituen eta eper bakoitzak 102 puntu.

 

 
Izena
1 egun
2 egun
Guztira
Iñaki Loyarte Arraras
606
606
1.212 puntuak
   
3 E
3 E
   
3 F
3 F
Garikoitz Garin Arrizabalaga
610
508
1.118 puntuak
   
5 E
4 E
   
1 F
1 F
Ramon Izaguirre Jauregui
508
408
916 puntuak
   
4 E
4 E
   
1 F

Bi eguneko sailkapena

Ezkerretik eskubira, Ramon Izaguirre, Garikoitz Garin eta Iñaki Loyarte

 


Urtarrillak 4

2012 TXANTXANGORRI MUS TXAPELKETA

2012ko Txantxangorri elkarteko binakako eta banakako mus txapelketak abian dira, XLIV eta XXVI edizioak izango direlarik, hurrenez hurren.

Arautegia elkarteko iragarki-taulan egongo da, hilaren 18rarte. Txapelketan, bazkideek eta kirol-harpidedunek parte hartu ahal izango dute.

Partiden zozketa hilaren 19an, osteguna, egingo da eta lehendabiziko partidak hilaren 23an, astelehenean izango dira.

 


Urtarrillak 1

2011 San SilVestre tiraketa

Oskar Redondo 24 platerekin izan zen irabazlea joan zen larunbatean jokatuzan San Silvestre tiraketan.

Bere atzetik, Luis Garayar eta Jose Manuel Loinaz sailkatu ziren.

Amaieran, sari bat lortu zuten 28 tiratzaile guztiak.

Tiraldiko babesleei esker ona: Santa Barbara Jatetxea, Fontaneria Antonio Redondo eta Eper tabernari.

 

Tiraketako emaitzak

 

 


Azaroak 30

elkarte mailako itsas-arrantza txapelketaren bukaera

Joan zen igandean azaroak 27an, amaitu zuen Elkarte mailako Itsas Arrantza Txapelketa.

Nautica Izkiro elkarteak antolatu zuen proba hau.

845gr pisatu zuten Javier Eguibarek arrantzatu zituen bi karraspio eta 295gr Natxo Irigoienek arrantzatu zuen karraspioak. Amaieran, 19 eta 45garren postuan sailkatu ziren 150 arrantzalen artean.

 

 

 

 


Azaroak 22

itsas-arrantza txapelketa soziala

Urriaren 15ean ospatu zen Hondarribiako uretan itsas-arrantza txapelketa soziala. Harrapaketa onenak eguna argitzen ari zela lortu ziren, marea altua zela. Batez ere, erlak, txitxarroak eta lubinak. Azken hauek, neurria ematen ez zutela eta, uretara itzuli ziren. Marea jaisten zen heinean, harrapaketak gutxitu ziren.

Txapelketa bukatzeko bi minutu faltan, 130 gramoko pieza bat harrapatu zuen Paco Clementek eta ondorioz, txapelketa irabazi zuen, Javier Eguibarri aurrea hartuz. Harrapaturiko arrain handiena, Pacok lorturiko kilo erdiko Lamote bat izan zen.

Arrantzale guztiek lortu zuten arrainen bat, baina, denek ez zuten gutxieneko neurria betetzen.

Sailkapena

Paco Clemente
1.030 gr
Javier Eguibar
917 gr
Ignacio Irigoyen
411 gr
Luis Adrian
398 gr
Juan Ormazabal
268 gr


Urriak 31

2011 gabonako loteria

2011ko gabonetako loteria zozketarako partaidetzak iada elkarteko bulegoetan daude.

Bazkide guztiek, bai kirol-bazkideek eta baita babesleek, azaroaren 4a baino lehen jaso behar dituzte elkartean.

 


Irailak 20

XXVIII TXANTXANGORRI SAGARDO LEHIAKETA

Aurreko ostiralean, hilaren 16an, Txantxangorriko XXVIII Sagardo lehiaketa ospatu zen elkartean, eta bertan, onena Irigioien-en sagardoa izan zen.

Txapelketa lehiatua izan zen, izan ere, batek izan ezik, gainerako parte-hartzaile guztiek 1000 puntuak gainditu zituzten.

Horrela izan zen sailkapena :

  1. IRIGOIEN "Herrero" 1190 puntuak
  2. OTAÑO "Petritegi" 1161 puntuak
  3. IRIZAR "Barkaiztegi" 1157 puntuak
  4. RUFINO "Akarregi" 1151 puntuak

Amaitzerakoan, afarian parte hartu zutenen artean, aurkeztutako sagardoaren kalitate ona goraipatu zen.

 


Abuztuak 16

XIV Compak Sporting espainiAko txapelketa

Joan zen uztailako 29tik 31era jokatu zen Lleidako Rialp herriko Port Ainé eski-estazioan, XIV Compak Sporting Espainako Txapelketa

Estatu guztiko 182 tiratzaile hartu zuten parte txapelketan eta azpimarratu behar da Txantxangorriko bazkide Jesus Arrieta eta baita ere Ander Arrieta, bere semearen lana.

Jesusek irabazi zuen helduen bigarren mailan 168/200 platerekin eta Ander, bere semea hirugarren geratu zen sailkapen orokorrean.

 

 


Abuztuak 15

EHIZA DENBORALDIko zozketak

Urrengo azteazkenean abuztua 17an, hasten da ehiza demboraldia. Horregatik, abuztua 16tik aurrea izango dira Oriamendi-Arizmendi eta Altzea Gain postutarako zozketak. Beti bezala zazpi ta erditik, zortzik arte egingo dira Txantxangorrin.

 


Ekaikak 29

elkarte mailako EHIZA IBILBIDEAk tiraketa

Hurrengo larunbatean uztailak 2an egingo da Arkale toro eremuan Erregulartasun sariko azken proba

Ehiza ibilbideak modalitatean izango da, 25 platerekin. 9tan hasi eta izen ematea 10h arte egin daiteke.

Matrikulak 15 € balio du eta lehenengo 12ak saria jasoko dute.

2010ko emaitzak

Erregulartasun Saria

 


Ekainak 27

Herri-mailako amuarrain arrantzaren XXI Txapelketa haurrentzat.

Gorka Lekuona

 

2011ko San Juan festen egitarauan barrun, egin zen joan den ostiralean ekainak 24 Urumea ibaian Herri-mailako amuarrain arrantzaren XXI Txapelketa haurrentzat.

 

 

Inguruko 26 gazte hartu zuten parte 6,5Kg pisuko 15 amuarrai arrantzatuz, handiena 664grkoa.

Irabazeak izan ziren:

  • 10 urte arte Aitor Clemente bi amuarraiekin
  • 12 urte arte Gorka Lekuona amuarrai handiena arrantzatuz
  • 14 urte arte, tolosako Nestor Aldazabal bi amuarraiekin

 


Ekaikak 26

Elkarte mailako San Joan tiraketa Hobi-Unibertsala

Antonio Redondo

Nahiko tiratzaile izan ziren joan den ostiralean ekainak 24ean Santa Barbarako tiro eremuan, Elkarte mailako San Joan tiraketan. Gainera, partaide guztiak saria lortu zuten.

Antonio Redondok irabazi zuen txapelketa 15etik 14 plater puskatu ondoren, bigarren Luis Mari Cerain eta hirugarren Juan P. Yeregui izan zen.

 

Emaitzak

 


Ekainak 25

Haurrentzako, herri mailako, Miguel Ollo Sansinenea karabina tiraketa Txapelketa memoriala

Haritz Arruarte 88 punturekin, 45 gazte hernaniarren arteko oberena izan zen, joan diren ekainako 18 eta 23an jokatutako Karabina Tiraketa Txapelketan.

Hala izan dira sailkapenak:

13 urte arteko maila
16 urte arteko maila
1- Julen Goikoetxea 86 puntuak 1- Haritz Arruarte 88 puntuak
2- Iker Loiarte 72 puntuak 2- Ekaitz Cisneros 82 puntuak
3- Asier Iztueta 65 puntuak 3- Aitor Lukas 82 puntuak

Leire Olasagastiri karabina bat tokatu zitzaion, partaide guztien artean egindako zozketa sari banaketa ondoren.

 

 


Ekainak 22

gure kirol bazkideen arrakasta

Alex Ugalde gazteak, hilaren 12an Araxes ibaian jokatu zen Euskadiko jubenil mailako amuarrain txapelketan azpitxapeldun izatea lortu zuen.

Txapeldunak lortu zituen puntu kopuru berdina lortu zuen, baina, honen arrainen tamaina handiagoa zela eta ezin izan zuen txapelketa poltsikoratu.

Gipuzkoako txapeldun eta Euskadiko azpitxapeldun izan ondoren, datorren hilean Cuencan jokatuko den estatu mailako txapelketan Euskadiko taldea osatuko du Alexek.

 

Bestalde, hilaren 12an ere, Hondarribiako tiralekuan, Gipuzkoako Kopa ospatu zen "mini foso" modalitatean. Bertan, Txantxangorriko bazkide den Jose Joakin Esnal izan zen bere kategoriako onena, 24/25 emaitzarekin.

Zorionak biei.

 


Ekainak 21

Probintzi mailako San Joan tiraketa

46 tiratzailek parte hartu zuten, joan zen larunbatean, Gran Premio Villa de Hernani San Juan 2011 txapelketan. Foso unibertsal modalitatean hartu zuten parte, baina, haizearen egoera txarraren ondorioz ezinezkoa egin zitzaien emaitza onak lortzea.

Oberenak izan ziren:

1 eta 2 maila, Xabier Azpeitia
3 maila, Cristobal  Barragan
4 maila eta hasiera, Antonio Zamarreño

 

Tiraketako Emaitzak

 

 


Ekainak 5

Haurrentzako, herri mailako, Miguel Ollo Sansinenea karabina tiraketa Txapelketa memoriala

San Juan jaiak ekitaldi barruan, jokatuko da elkartean Miguel Ollo Sansinenea karabina tiraketa Txapelketa.

Parte hartu ahal izango dute 10 eta 16 urte bitarteko neska mutilak eta elkarteko ohar-taulan dagoen zerrendan apuntatu daiteke.

  • Lehenengo kamporaketa: larunbata ekainak 18
  • Finala: 23an osteguna

Opari asko banatuko dira eta irabazlentzako NORICA karabina bat.

 

 


Ekainak 4

XXXIX EHIZA TXAKUR LEHIAKETA

Hurrengo igandean ekainak 19ean goizeko 9tan, jokatuko da Urnietako Xoxoka zelaian, XXXIX EHIZA TXAKUR LEHIAKETA herritarra eta probintziala.

 

Izen ematea 8,30 etatik 9 etara izango da.


ANTOLATZAILEA, TXANTXANGORRI elkartea HERNANIKO UDALAREN laguntzarekin 2011 San Juan jaietarako barruan.

 

 


3 Junio

elkarte mailako itsas arrantza txapelketa

Paco Vilches

Joan zen igandean eta Intxaurra elkarteak oso ondo antolatuta, egin zen Pasaiako San Pedro eta Donibane itsasertzean elkarte mailako itsas arrantza txapelketako beste proba bat.

Ondo ibili ziren Txantxangorriko partaideak eta hiru sailkatu ziren.

Adriana Alexandro 14 garren postuan 405grko karraspio batekin, Paco Vilchesek 20garren beste 342 grko karaspioa eta Juan Daniel Calvo 42garren, onek 170grko karraspioa.

 

170 arrantzale hartu zuten parte goiz eguskitzu batean.

 

 


Maiatzak 30

Elkarte mailako MINI-HOBIA plater tiraketa

Erregulartasun Sariko azken-aurreko proba zen larunbatean, maiatzak 28ean, jokatu zen Santa Barbarako tiro eremuan.

Luis Mª Cerain irabazi zuen lehenengo mailan 14 platerakin 15etik asmatuz. Segidan sailkatu ziren Asier Tejada eta Antonio Redondo hauek ere 14 platerekin.

Bigarren mailan berriz, Jose Luis Argote plenoa egin zuen 15 platerekin, bigarren Lazaro Oyarbide eta hirugarren Gonzalo Asensio, biak 14 platerekin.

Emaitzak

Erregulartasun Saria

 

 


Maiatzak 22

Elkarte mailako plater tiraketa TRAP-BIKOITZA

Aldez aurretik esan genuen bezala, joan zen larunbatean, maiatzak 14ean, jokatu zen Santa Barbarako tiro eremuan, Elkarte mailako Plater Tiraketa Trap Bikoitza modalitatean. Modalitate honetan, tiratzaileek bi plater batera bota behar dituzte.

Hauek izan ziren txapelketako emaitzak:

2011ko PLATER TIRAKETA TRAP BIKOITZA

1go MAILA
2go MAILA
Zen
Izena
Puntuak
Zen
Izena
Puntuak
1
Pablo Tejada
21/30
1
Oskar Redondo
17/30
2
Luis Mª Cerain
19/30
2
Josetxo Esnal
17/30
3
Asier Tejada 
18/30
3
Felipe Tejada
17/30
4
Xabier Mujika
17/30
4
J. Luis Argote
16/30
5
Cristoba Barragan
16/30
5
Javier Olasagasti
14/30
6
Antonio Redondo
13/30
6
J. Pedro Yeregui
13/30
 7 
J. Antonio Aramburu 
12/30
7
Ignacio Goñi
13/30
     
8
Lazaro Oyarbide
12/30
     
9
Ig. Aguirresarobe
12/30
  
 
 
10
Joakin Apecetxea
11/30
     
11
Angel Alberdi
11/30
     
12
Vidal Parra
10/30
     
13
Gonzalo Asensio
9/30
  
 
 
14
Javier Oskoz
7/30

 

Horrela doa 2011ko Erregulartasun Saria

 


Maiatzak 22

Agustin Urretabizkaiari elkarteko urrezko insignia

Joan zen ostiralean, hilaren 20an afari bat ospatu zen elkartearen egoitzan eta jendetza bildu ze. Izan ere, ehiza postuetarako terrenoak utzi dituzten jabeak gonbidatu ziren. Gainera, mus txapelketako irabazle eta finlistei sariak banatu zitzaizkien eta horrez gain, Agustin Urretabizkaiari elkarteko urrezko insigniaren entrega egin zitzaion.

Afaltzera hurbildu zirenek, Pellok eta bere laguntzaileek prestatu zuten afari eder batez gozatu ahal izan zuten.

Afaltzen bukatu zutenean, Jose Martin Tijerok hartu zuen hitza, euskaraz eta gaztelaniaz, Agustinen ibilbidea gogoratuz eta Maria Pilar emazteari hitz polit batzuk eskainiz. Gainera, Juan Cruz Muñoa lehendakariak lore-sorta baten entrega egin zion Agustinen emazteari.

Agustinek bere familiaren, lagunen eta bazkideen babesa sentitu ahal izan zuen, merezitako omenaldia ahal bezala hitz batzuekin eskertu zuelarik.

Ondoren, banakako eta binakako mus txapelketen sari-banaketa egin zen.

Banakakoan, Bixente Gokoetxea izan zen txapelduna eta Jose Leon Martiarena azpitxapelduna.
Binakakoan, Juan Urtxulutegi eta Jose Etxarri izan ziren txapeldunak eta Karlos Lopez eta Javi Pariente txapeldunordeak.

 

Amaitzeko, parte-hartzaile guztien artean herriko jatetxe honenetako hainbat afariren zozketa egin zen.

 

 

 

Argazkiak

 


Maiatzak 1

HOBI-UNIBERTSALA plater tiraketa

Joan den larunbatean apirilak 30an jokatu zen Santa Barbarako tiro eremuan, Elkarte mailako Plater Tiraketa Hobi unibertsala modalitatean.

Cristobal Barragán izan zen irabazlea lehenengo mailan platerakin guztiak puskatu ondoren. Segidan sailkatu ziren Asier Tejada eta J. Manuel Loinaz biak 24 platerekin.

Bigarren mailan berriz, Oskar Redondo izan zen lehenengoa 24 platerekin, bigarren Luis Garayar eta hirugarren Vidal Parra.

Bi proba jokatu ondoren, Cristóbal Barragán da 2011 Erregulartasun Sariko oberena oraingoz.

Emaitzak

Erregulartasun Saria 2011

 


Apirilak 30

XLI Amuarrain arrantza elkarte mailako Txapelketa

Alex Ugalde  

Alex Ugaldek irabazi zuen Urumea ibaian egindako XLI Amuarrain arrantza elkarte mailako Txapelketa arrapatu eta gero 1.031 gr.ko 3 amuarrai. Bigarren postuan Asier Garayar geratu zen.

Alex izan zen ere lehenengo kirol bazkidea.

Infantilen artean Aitor Lukas izan zen oberena eta alebinetan, neska bat Aisha Dorado, denon aurretik.

Gero eguerdian, arraiak pisatu ondoren, zariak banatu ziren elkarteko lorategian.

Sailkapenak

Argazkiak

 


Apirilak 29

OHIKO BATZAR OROKORRA

Txantxagorriko bazkide guztiak maiatzaren 8an gure egoitzan egingo dugun Ohiko Batzar Orokorrera deituta daude.

Batzarra goizeko 10etan izango da lehenengo deian, eta 10:30ean bigarrenean.

EGUNEKO AZTERGAIAK

  1. Aurreko aktak irakurtzea eta onartzea, hala balegokio.
  2. 2010eko abenduaren 31ko diru kontuen egoera aurkeztea eta onartzea, hala balegokio.
  3. Kirol eta Egoitza Sozialaren txostenak
  4. Bazkide aldaketak
  5. Urteko kuotak
  6. Bazkide berrien onarpena
  7. Sostengu taldeen parte hartze txanda eta zuzendarítza batzordea
  8. Tiro eremua
  9. Erregu-galderak

OHARRA: Bazkide guztiei gogoratzén dizuegu barruko araubidea onartu ondoren, justifikaziorik gabe batzarra desberdineta ez joatea (23.h.Art.), 28€ko isunarekin zigortu daitekeela (119. Art).

Justifikazioak elkarteko postontzian utzi edo txantxangori@terra.es helbidera bidali daitezke.

Batzarra arintzeko asmoz, aurreko bileraren akta eta ekitaldiko kontuen mugimenduak iragarki taulan jarri ditugu. Argibiderik nahi izanez gero, zuzendaritzako kideren bati galdetu.

 

 


Apirilak 5

Eguneratuta ibai arrantzaren Ekintzako egutegia

Ibai arrantza sekzioan bisitatuz 2011ko ekintzak ezagutzeko aukera izango dezute.

Haurten ez da egingo Seda Viva parke irteera, bere ordez Andoaingo Leitzaran Arrantza eskolara joango gara.

Hemen daukazute Leitzaran Arrantza eskolako informazioa:

www.leitzaran.org


Apirilak 3

ibai arrantzaren denboraldiari hasiera

Gaurtik aurrera, uztailaren 31 arte, biak barne, Gipuzkoako Foru Aldundiko Aldizkari Ofizialean argitaraturiko arauak baimentzen duen bezala, gure ibaietan arrantza egin ahal izango da.

Arrantzale bakoitzak 3 amuarrai harrapatu ahal izango ditu gehienez eta horrez gain, lizentzia, ordainagiria eta nortasun agiria gainean izan beharko ditu.

Hernanin Urumea ibaian, Lastaolako industrialdera doan zubitik Karabel zubiaraino da hil gabeko arrantzagunea.

GAF ri lotura

 


Apirilak 1

Eguneratuta itsas arrantzaren egutegia

Juan Beraza ren laguntzari esker, 2011 urteko itsas-arrantzaren egutegia iada prest dago. Itsas-arrantza sekzioan ikus dezakezute.

Aurten, Txantxangorrik antolatutako XIgarren Txapelketa uztailak 3 igandean, izango da.

2011ko Itsas arrantza taldea

Sakatu handiago ikusteko

 


Martxoak 29

EZ OHIKO BATZAR OROKORRA

Bazkide ugari bildu ziren, igandean, martxoaren 27an, zuzendaritzak antolatuta, egin zen Ohiko Batzar Nagusian, ondorengo eguneko aztergaiekin:

  1. Estatutuen onarpena
  2. Barruko araudien onarpena
  3. Laguntza taldeak

Lehenengo puntua, bazkide gehienak onartu zuten bozketa baten ondoren.

Gero, bazkide batzuek barruko araudien onarpenari egindako alegazioak izan ziren.

Bukatzeko hainbat azalpen eman ziren. Batetik, laguntza taldeen funtzionamendua azaldu zen eta bestetik, zuzendaritza-batzordea bi urtetik behin aldatzeko beharra ere helarazi zitzaien bazkideei. Aldaketa gauzatzeko, laguntza talde hauek, txandaka, zuzendaritza-batzordea osatuko lukete.

 

 

 


Martxoak 27

Elkarte mailako plater tiraketa TRAP AMERIKARRA

Parte-hartze ona bildu zuen joan den larunbatean, hilaren 26an, jokatu zen Trap Amerikarra modalitateko 2011ko Erregulartasun Sariko lehenengo tiraldiak. Tiratzaileek egun bikain batez gozatu zuten, baina, jotakoen portzentaia ez zen oso ona izan. J. Antonio Aramburu izan zen onena, 15 tirotatik 13 asmatuta.

Bere atzetik sailkatu ziren J. Ignacio Goñi, Iñaki Estarloa, Lazaro Oyarbide, Iñaki Urdampilleta eta Cristobal Barragán; guztiak 12 platerekin.

Emaitzak

Erregulartasun Saria 2011

 


Martxoak 20

Eguneratuta tiraketa egutegia

Aurtengo tiraketaren egutegia eguneratuta dago. 2010eko emaitzak ere aztertu ditzakezue.

Gainera, joan den urtean Jose Luis Argotek irabazi zuen ERREGULARTASUN SARIAren beste edizio bat ere hasiko da.

Aurten egun hauetan jokatuko da:

Trap Amerikarra Martxoak 26 Larunbata
Hobi Unibertzala Aprilak 23 Larunbata
Trap Bikoitza Maiatzak 14 Larunbata
Mini Hobia Maiatzak 28 Larunbata
Ehiza Ibilbideak Uztailak 2 Larunbata

Martxoak 13

MUS TXAPELKETA TXANTXANGORRI 2011

Bukatu dira haurtengo mus txapeketak.
Ostegunean jokatu ziren azken partidak eta hauek izan ziran emaitzak:

XLIII BIKOTEKAKO MUS TXAPELKETA
2011ko Sailkapena
TXAPELDUNAK
Joxe Etxarri - Juan Urtxulutegi
TXAPELDUNORDE
Karlos Lopez - Javi Pariente
3 en
J. M.Goikoetxea - J. Larrañaga
4 en
Emilio Crespo- Ibon Dominguez
 
XXV BANAKAKO MUS TXAPELKETA
2011ko Sailkapena
TXAPELDUN
Bixente Goikoetxea
TXAPELDUNORDE
Jose Leon Martiarena
3 en
Juan Otaegui
4 en
Pablo Ruiz

 


Otsailak 6

XXXI EHIZA TXIKIKO TXAPELKETA TXAKURRAREKIN - 2. EREMUA

Francisco Llamas Alonso Andoaingo Ontza elkarteko ehiztaria izan zen oberena XXXI Ehiza Txikiko Txapelketa txakurrarekin (bigarren eremua), joan den larunbatean urtarrilak 29an jokatutako txapelketan Oriako Azkorte-Buruntza eremuan.

Bere atzetik Txantxangorriko Iñaki Esnal sailkatu zen eta hirugarren Buruntz Azpiko Jesus Ferreira

Lehenengo hirugarrenak joango dira Gipuzkoako Txapelketara.

   

IZENA

ELKARTE

F

E

Punt.

Francisco Llamas Alonso

Ontza

2

4

608

Iñaki  Esnal

Txantxangorri

1

4

508

Jesús Ferreira

Buruntz Azpi

2

2

404

Jon Urkarregui

Ontza

3

1

402

Juanito Blanco

Santacruz 

0

3

306

José Luis Toledotxiki

Santacruz

1

2

304

Gaizka Irigoyen

Gure Izarra

0

2

204

Iñaki Loyarte

Txantxangorri

0

2

204

Urtzi Oiarbide

Santacruz

0

2

204

10º

Axier Gaztañaga

Ontza

0

2

202

11º

Ramón Izaguirre

Txantxangorri

1

1

201

12º

Jesús Mª Ubarretxena

Gure Izarra

2

0

200

13º

Luis Sanchez

Buruntz Azpi

2

0

200

 

Juan Antonio Matxain

Buruntz Azpi

0

0

0

 

Xabier Amantegi

Santakruz

0

0

0

 

José Arca Montoso

Gure Izarra

0

0

0

 GAZTEAK  - JUVENILES

Ioritz Gonzalez

Buruntz Azpi

0

0

0

 ZAHARRAK  -  VETERANOS

Antonio Carrasco

Buruntz Azpi

0

2

204

José Mª Gorostidi

Santacruz

1

1

202

Valentín Urdangarin

Santacruz

2

0

200

Juan Cruz Eulate

Buruntz Azpi

1

0

100

 ELKARTEAK  - SOCIEDADES

Ontza  

Andoain

1202

Txantxangorri  

Hernani

914

Santakruz

Urnieta

814

Burunt Azpi

Lasarte-Oria

604

Gure Izarra

Astigarraga

404

 

1  

Urtarrilak 14ean elkartean egindako afari ondoan homenaldi egin zizaien hernaniko ehiztariei.

2
3  

 

 


Otsailak 5

 I TXANTXANGORRI itsas arrantza txapelketa

Ondarretako hondartzan jokatu zen joan den urtarrilak 29an I Txantxangorri Itsas Arrantza txapelketa. Arratsaldeko 5etan hasi ziren lanean eguraldi txar haize eta euri askorekin sei hordu beranduago bukatzeko.

4
 Argazkian Paco Clemente, Dani Calvo eta  Nacho Irigoien

Arrai gutxi harrapatu zituzten eta azkenean Dani Calvo 628gr. pisuko hiru arraiarekin izan zen irabazlea.

Bere atzetik Paco Clemente sailkatu zen 335gr ko bi arraiarekin eta hirugarren Natxo Irigoien.

 

 

 

 


2010ko Albisteak

 
Ekintza sozialak
Mus-a
Elkartea
   
Albisteak